¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
'Oihana musika bihurtu zen' bira
7 martxoa, asteartea 20:00etan. · Baluarteko Plaza

Boliviako San Ignacio de Moxos Orkestra

Antolatzailea: Alboan

Baluarte Loiolako San Inazio basilikako Boliviako Amazonastik etorritako musika barrokoaz blai izango da astearte honetan. Kontzertua San Ignacio de Moxos orkestrak eskainiko du Euskadi eta Nafarroako zenbait herrietan zehar otsaila eta martxoa bitartean egiten duen biraren barnean.

Musikari indigena gazteez osatutako ez ohizko orkestra honek, 400 urte dituen eta guaranien artean bizirik dirauen tradizio musikal baten oinordekoa da. Soinuzko mirari hau musika desberdinen nahasketa bat da: XVII eta XVIII. mendeetan jesuitek Hego Ameriketako oihanetara zabaldutako misioetako musika barrokoa eta misioilariak bertara iritsi aurreko musika autoktonoaren arteko nahasketa. Tradizio honen ildoan, erabilitako tresna musikalak naturak berak eskainitako materialekin eskuz egindakoak dira.ALBOAN GKE jesuitak antolatutako ekimen honek topaketarako guneak sustatzea du helburu. Topaketa gune hauek gurearen desberdinak diren munduak erakusten dizkigu. Solidaritatearen iturriak elkar ezagutzan eta desberdina denaren errespetuan aurkitzen direla uste dugu, eta honetan datza kultura-arteko elkarrizketaren alde egiten dugun apustua. Sarrera doakoa izango da, baina Ganbera Aretora sartu ahal izateko ezinbestekoa izango da Alboanen egoitzan (Barañain etorbidea 2), Civicanen edo 948 231 302 telefonoan eskuratu daitekeen gonbidapena.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.