Brnoko Antzoki Nazionalaren Baleta, Pragakoarekin batera, Txekiare Errepublikako garrantzitsuenetako bat da eta tradizio historiko bat du bere baitan. 1918an sortu zenetik, zuzendari eta bakarlari handiekin egin du lan. Txekiar hiriburuan dituen ohiko ordezkariez gain, urtero bizpahiru bira eskaintzen ditu. Brnoko Antzerki Nazionaleko Orkestra berriz, Erdi Europako talde sinfoniko onetako bat dugu. Suphaphon diskografiarekin lan egiten du usualki, eta herritik kanpo kontzertuak eskaintzera deitzen dute. Bi taldeek Brnoko Antzokian dute egoitza, eta eskutik doaz zenbait egunetan bi ikuskizun ezberdin eskaintzeko. La Bayaderak XIX. mendeko Indiako toki exotikak islatzen ditu. Amaiera tragikoa duen amodiozko ipuina dugu, nun izaki magikoak mundu errealeko pertsonaiekin tartekatzen diren. Apirilaren 27an eszenaratuko da. Bigarren obra, dantza klasikoaren lan bat dugu: Gisselle. Basoan hil eta Maitagarri bihurtuta berpizten den emakume baten istorioa.