David Bustamantek azken hamarkadan zazpi disko plazaratu ditu eta zortzigarrena uda honen ondoren kaleratuko da. Azaroan aurkezpen bira berria hasiko duen artista hau musika-panoramaren lehen lerrora indarrarekin itzuliko da. Hamabi urtetik gorako ibilbidean zehar Bustamantek 2 milioi kopia inguru saldu ditu. Bere diskoek Espainian eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan salmenta lehen postuak lortu dituzte. Bere diskografiaren garaipen-zerrendak 14 platino-disko eta urrezko disko ugari ditu, kritika eta publikoaren onarpenaz gain. Bere kontzertuak beti tentsio altuz itota daude, bere abesti dantzagarrienetan erritmo kementsuekin, eta lagunarteko uneekin, musika-panoraman balada abeslari handienetariko bat bezala bere izaera erakutsiz.