Ezohizkoa eta itzela da 1988an sortu zen Cadaqués-eko Orkestra. Urte hartan, hiri bereko musika jaialdiaren itzalean osatu zen kalitate haundiko zenbait musikari elkartu zirenean, britaniarrak batez ere. Gaur egun, denboraldi zehatzetan elkartzen dira egitarauak prestatu eta antolatutako birak betetzeko. Hala ere, errepertorio haundia prestatu arren, ez dituzte zuzendari eta musikari gazteak ahantzi, eta Cadaqués-eko Jaialdiarekin harremana mantentzen dute. 1992. urtetik hona Sir Neville Marriner da orkestra honen zuzendari gonbidatu nagusia, eta orain Baluarte Fundazioaren programaziora itzuliko da egitarau berri batekin; Beethoven-en 6. sinfonia famatua, Pastoral abizenarekin ezaguna dena, barne dakarrena. Jaime Martín, txirularekin, eta Juan Enric Luna, klarinetearekin, lehendabiziko zatirako prestatutako Danzi-ren lana betetzen duten bakarlariak dira. Musikagile alemaniarra Beethoven-en garaikidea izan zen, bere balet baten obertura eskeiniko den Fernando Sor-en antzera.
Egitaraua:
Fernando SOR:
Hercule et Omphale baletaren obertura .
Franz DANZI:
Txirula, klarinete eta orkestrarako sinfonia kontzertantea Si bemol nagusian op. 41.
Jaime Martín, txirula.
Joan Enric Lluna, klarinete.
Ludwig van BEETHOVEN:
6. Sinfonia Fa nagusian, op. 68, Pastorala.