'¡VIVA MI PLANETA! Txoritxo batek kontatu zidan'
27 abendua, asteazkena
19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Eventos Orprocoor, S.L.
Cantajuego
Haur ikuskizun musikala
CantaJuegok ¡Viva mi planeta! Txoritxo batek kontatu zidan bere ikuskizun berria aurkezten du Baluarten 2023/2024 biraren baitan. Istorio originala, sortzailea eta entretenigarria den honek txoriek duten askatasunera garraiatuko du publikoa. Emanaldian, Cantajuegos adiskideek ikaskuntza handiak egiten lagunduko dute; haiekin batera txikienen pertsonaia gogokoenek –Coco, Pepe eta beste askok– azken hamarkadetako haur talde ospetsuenaren musika arrakastatsuenak ekarriko dituzte gurera.
¡Viva Mi Planeta! Grammy Latinoetarako izendaturiko telesail berritzailean oinarrituta, haur ikuskizun musikal berri honek fikzioaren istorioak eta abestiak taularatzen ditu, eszenaratze zirraragarri baten bidez. Ikuskizunean, planetaren zaintza, esfortzua eta adiskidetasuna dira balio nabarmenetako batzuk. 80 minututik gorako iraupenarekin, familia osoarentzat zuzendutako ikuskizun honek musika, dantza eta dibertsioa ekarriko du CantaJuegoren erritmora.
* HAUR TXIKIENTZAT SARBIDE-POLITIKA