Carlos Latre telebistako aktore eta umorista ezagunak bere burua ezagutzera eraman duten 50 pertsonaietatik gorako errepertorioa ekarriko du Baluartera. In live bere ikuskizunak umorez Estatuko politika, gizarte, kirol, telebista eta aisi gaurkotasunari errepaso egiten dio. Latreren emanaldiak Nafarroako gaurkotasuna ere ikusleengana hurbilduko du.
Ordu luzez telebistaren munduko berregite ezagunenak ikusi ahalko dira, besteak beste, Gran Hermano, Ratones Coloraos, Operación Triunfo, albistegiak eta Bricomanía; halaber, Pitonisa Lola, Puerto Ricoko Pantoja, Espainiako Erregea, Jaime Peñafiel, Pocholo, Almodóvar edo Torrente bezalako pertsonaien momentu nagusienak ere eskainiko ditu. Latrek, beste batzuen artean, Aznar, Rajoy, Celestino Corbacho, Zapatero, Laporta, Rijkaard, Schuster, Roberto Carlos, Matías Prats, Albako Dukesa, Risitas, Carmen Sevilla, Ferràn Adrià, Risto Mejide, Julio Iglesias, Julián Muñoz eta Antonio Gala ere imitatuko ditu.
Zuzendaritza: Carlos Latre
Gidoia: David Lillo / Carlos Latre
Koordinazioa: Yolanda Marcos
Argiztapena: Jaime Llerins
Sonido eta efectos: Carlos Moreno
Estilismoa eta Atrezzoa: Laia Muñoz
* Iraupena: Ordu eta erdi (atsedenaldirik gabe)