¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
Carmen Linares, Arcángel y Marina Heredia.
 
2017ko Flamenco on Fire Jaialdia
24 abuztua, osteguna 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Flamenco on Fire Fundazioa

Carmen Linares, Arcángel y Marina Heredia

'Tempo de Luz'
Carmen Linaresen ahotsa, ñabarduraz eta musikaltasunez betea, eta bere-berea duen estiloa, moldagarria oso. Horri esker artistak arte flamenkoaren aukera agortezinak erakutsi ditu. Adierazpide berrien bila dabil etengabe, jakintza handia du eta errepertorio zabala; horren ondorioz, harena arte aberasgarria da, cante jondoa ganbera-taldeekin eta orkestra sinfonikoekin uztartzeko gauza dena. 
 
Adituen esanetan, Arcángel flamenko garaikideko figurarik bikainetako bat da, nortasun eta sormen handiko artista, kantu flamenkoa sehaskatik bertatik bizi izan duena. Generoaren konpositorea eta dinamizatzailea, muntako kantaria izateaz gain, flamenkoa ulertzeko duen modu horrek ederki erakusten du naturaltasunez bizi direla harengan jondoaren sustraiaren ezagutza eta errespetu sakona nahiz bide berriak urratzeko interes etengabea, arte flamenkoak aurrera egin dezan.
 
Marina Heredia aldi berean gozoa eta urratzailea da; gustu ona eta ñabardurak, generorik eta etiketarik gabeko musika. Albaicingo edertasuna dario, bai eta haur isekariaren airea eta emakume zentzudunaren eitea ere; bere-berea du ahotsa, eta ahots horren oihartzunek arima zeharkatzen dute. Tarantoak edo runbak izan, abestiak edo tangoak izan, harengandik ateratzen den gauza oro edertasunaren zoko ilunean bizi da, non bakar batzuk soilik baitira haraino barnerako gauza. 
 
Hiru figura handi, hirurak ere Miguel Ángel Cortés eta El Bolaren gitarra zoragarriek babesturik, eta Paquito Gonzálezen perkusioak lagundurik. Flamenkoaren errepertoriorik argitsuena erakustaldi birtuosoan, flamenko sustraidunetik proposamen berritzaileenetaraino barnebiltzen duena.
 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.