¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Flamenco On Fire. Iruñeko II. Flamenko Jaialdia
24 abuztua, astelehena 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Flamenco On Fire Fundazioa

Carmen Linares

'CU4ATRO'

Carmen Pacheco Rodríguez, Carmen Linares (Jaén, 1951) egungo kantu flamenkoaren buruetako bat da, eta merezimendu aski eta sobra erakutsi ditu, Espainiako kultura musikalean leku pribilegiatuan egoteko. Ahots ahaltsua du, egiazkoa, eta emakume honek dena dakienez arte flamenkoaz, ahotsa are aberatsagoa da, eta jendea bene-benetan hunkitzen du agertokira igotzen den bakoitzean.

Flamenco On Fire Jaialdira, Carmen Linaresek musika-proiektu berri bat ekarriko du besapean, panorama garaikideko musikaririk garrantzitsuenak lagun hartuta: Carles Benavent katalana, Jorge Pardo madrildarra, eta jatorriz asturiarra den Tino Di Geraldo frantsesa. Hirurak ere lehenagotik ospe handiko beste artista batzuekin aritu dira jotzen, hala nola Camarón de la Isla, Enrique Morente, Paco de Lucía edo Manolo Sanlúcar artistekin (horra flamenko-jazzaren Hirutasun Saindua), eta ikuskizunek sekulako arrakasta izan zuten mundu zabalean barna.

“Cu4tro” zeharkako ikuskizuna da, eta ederki uztartu ditu Linaresko maistraren ahots pribilegiatua eta Benavent-Pardo-Di Geraldo hirukote hautsiezinaren soinu nortasuna. Horrela, errezitaldirako artaz aukeraturiko errepertorioan, kantaorak bakarka partekatzen ditu kantuak: seguiriya bat, Di Geraldoren bateria bikainaren konpasak lagundurik; Benaventen baxuaren sentsualtasunak lagundutako granaina bat, eta taranta bat, zeinaren meatzaritza-aireek Pardoren flauta joarazten baitute. Elkarrizketa horiek guztiek gailurreraino daramate flamenko-jazzaren muina, betiere Salvador Gutiérrezen gitarraren dotoreziak eta Pepe Torresen Moróngo dantza bikainak lagundurik.

Hirukote zoragarriaren swingak eta Carmen Linaresen kantu handi eta erdiragarriak errezitaldi paregabea sortuko dute, beste behin ere arte flamenkoa gailurrera eramateko eta, era berean, hizkuntza musikal aldakor eta unibertsalaren mailan paratzeko.
 

Cantea: Carmen Linares
Flauta eta Saxoak: Jorge Pardo
Baxu electrikoa: Carles Benavent
Bateria: Tino Di Geraldo
Dantza: Pepe Torres
Gitarra: Salvador Gutiérrez
Koruak eta palmak: Ana María González, Rosario Amador


* Iraupena: 90 minutu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.