¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Carl Orff-ena
3 maiatza, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Carmina Burana

La Fura dels Baus eta Iruñeko Orfeoia

Iruñeko Orfeoiarekin batera Baluarten orain hiru urte bere aurkezpenetik, La Fura dels Baus-ek sinatzen duen Carmina Burana mundu osoan 75.000 pertsonek baino gehiagok ikusi dute, Florentzian 6.500 ikusleren aurrean Zubin Mehta-k zuzendutako emanaldia nabarmenduz. 1937an konposatuta, Carmina Burana Carl Orff-en obra entzutetsuena da eta errepertorio klasikoaren lan ospetsuenetarikoa eta interpretatuenetarikoa. Arau moralen urratze eta bizitzaren plazerren gozamenera gonbidatzen duten Erdi Aroko testu batzuetan oinarritu zen Orff instrumentazio anitz, perkusioan aberats eta ikusgarritasun handiko obra hau konposatzeko. Carlus Padrissa, Iruñeko Orfeoiarekin elkarlan estuan, La Fura dels Baus-en kutsu ukaezina daraman proposamen berritzaile eta arriskutsu hau sortu zuen. La Fura Europako opera antzoki handienetan ezinbesteko bilakatu da azken urteotan. Baluarteko eszenatokian, 150 interpretetzaile zilindro zeharrargi batean mugituko dira, horren gainean hainbat bideo botako direla. Muntaia Iruñeatik San Petersburgora joango da, Frantzia eta Italiatik biratu aurretik.


Dramaturgia eta eszena zuzendaritza: Carlus Padrissa
Musika zuzendaria: Eduardo Portal
Iruñeko Orfeoia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Orfeoiaren zuzendaria: Igor Ijurra
Bakarlariak: Amparo Navarro, Luca Espinosa, Joaquín Asiáin


* Iraupena: 75 minutu (atsedenaldirik gabe)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.