Baluarte Fundazioa 2020/2021 Denboraldia
17 apirila, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Carmina Burana, Carl Orff-ena
Madrilgo Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia
Carl Orffek Carmina Burana ondu zuen 1937an, eta errepertorio klasikoko lan ezagun eta interpretatuenetako bat da. Orff Erdi Aroko poema batzuen bilduman oinarritu zen. Gehienak latinez, alemanez eta frantsesez idatzita zeuden, eta haietan bizitzeko plazera, lurreko plazeren aldeko interesa, haragizko maitasunaren aldekoa eta naturaren gozamenaren aldekoa goraipatzen da, betiere begirada kritikoa eta satirikoa izanda garai hartako gizarte- eta eliza-estamentuekiko. Lan bitala da, indartsua, magikoa eta, zalantzarik gabe, egilearen ezagunena. Iruñeko Orfeoia arduratuko da interpretatzeaz –lan hau bere errepertorioko harribitxi gisa hartzen du barne–, eta bai Madrilgo Orkestra Sinfonikoa ere, 1903an sortua eta Espainiako lehen orkestra sinfoniko egonkorra. 1997az geroztik, Madrilgo Errege Antzokiko orkestra titularra da.
Carl Orff (1895-1982)
Carmina Burana
Madrilgo Orkestra Sinfonikoa
Iruñeko Orfeoia
Iruñeko Orfeoaiaren Eskolania
Sonia de Munck, sopranoa
Konstantin Derri, kontratenorra
Carlos Daza, baritonoa
Luis Miguel Méndez Chaves, zuzendaria
IRAUPENA: 70 MINUTU