Dantza klasikoa, magia eta akrobazia harrigarriak. San Petersburgoko Ballet ospetsuaren proposamen berria da. Jatorrizkoaren espirituari eta maila artistiko handiari uko egin gabe, Cascanueces akrobatikoa obrak hainbat elementu eskaintzen ditu: jauzi ikusgarriak, zorabiatzeko moduko itzulipurdiak, emanaldi akrobatiko dibertigarriak, ustekabeko jira-birak, eta ikusleak dardaraka jartzen dituzten magia-trukoak. San Petersburgoko Ballet ospetsuak ballet errusiarraren tradiziorik onenetik edaten du, eta Mariinski Antzoki entzutetsutik etorritako dantzarien belaunaldi berri batez dago osatuta. Dantzarien birtuosismoari, koreografia bikainei, eta dekoratu zein jantzi zoragarriei esker, ikuskizun aparta sortzen da, eta, ondorioz, ikusleek haurtzarora bidaiatzen dute, adin horretan edozer baita posible.