Italiar diva Baluartera itzultzen da Vivaldiren eta San Petersburgo bere azken lanaren aria kontzertuarekin. Bartolik hiri errusiarraren hiriko agiritegietan miatu du eta garaiko musikagileek tsarina ezberdinentzat idatzitako musika-bitxiak aurkitu ditu. “Italiarren zoria atzerrian beti interesatu zait; nonahi garai guztietko musikari, interpretatzaile eta musikagile italiarrekin topatu naiz. 1730 urtean jada italiar musikagilean San Petersburgon bazirelaren albisteak jakin-nahia eragin zidan eta altxor hauek aurkitu arte bide luze bat hasi nuen”. Eta italiar bidaiariekin batera, Baluarten “il petre rosso” Antonio Vivaldi veneziar musikari nagusiaren konposizioak entzungo dira. Izan ere, Vivaldi ere Erdialdeko Europatik bidaiatu zuen, Vienara hiltzera etorriz. Kontzertu zoragarri honetan abeslari erromatarra Diego Fasolis maisuak zuzendutako I Barocchisti orkestra bikainarekin batera arituko da. Zinez musika-altxorra.
PROGRAMA
Veneziatik San Petersburgora
Antonio Vivaldi, Francesco Araia, Johann Adolf Hasse, Hermann Raupach eta Nicolò Porpora-ren obrak
Cecilia Bartoli
I Barocchisti Orkestra
Zuzendaria: Diego Fasolis
* IRAUPENA: I. Atala: 55 min. -atsedenaldia- II. Atala: 40 min.