XIX. mendearen bukaeran Errusian egindako obra handienetako bat da Chaicovskik konposatutako Eugenio Oniegin. Pushkin-en ipuin batean oinarrituta, Oniegin gaztearen eta Tatiana ederraren arteko amodio erromantikoak musikari errusiar bikainaren partitura inspiratuenetako bati eman zion bide. Pushkin-en lanean oinarritutako beste opera arrakastatsu bat ere egin zuen Chaicovskik, Pika Erregina. Istorio liluragarri eta erromantikoa dauka Eugenio Onieginek. Balet eta aria eta duo bikainak ditu, eta garaiko idazkera musikala musika herrikoiarekin nahasten du. Munduko eszenatoki garrantzitsuenetako errepertorioan ageri den obra bat da gainera. Düsseldorfen egoitza duen Deutsche Oper am Rhein-en produkzioa da, Alemaniako opera erakunde garrantzitsuenetako bat. Gian-Carlo del Mónaco da zuzendari artistikoa, Mario del Monako tenore ospetsuaren semea, bere opera lanen bikaintasun eta zuzentasunagatik nabarmendua dena. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Cantabriako Abesbatza Lirikoak ere parte hartuko dute hain ederra eta hunkigarria den opera honetan.
Eugenio Oniegin Markus Butter
Tatiana Elena Prokina
Olga Dragana Jugovic
Lenski Serghei Khomov
Gremin Printzea, Konstantin Gorny
Filipevna Cornelia Berger
Larina Csilla Zentai
Zaretzki eta kapitain bat Abelardo Cárdenas
Triquet Gonzalo Terán
Zuzendaritza musikala: Jorge Rubio
Zuzendaritza eszenikoa: Gian-Carlo del Mónaco
Eszenografia: Johannes Leiacker
Argiztapena: Wolfgang von Zoubek
Jantzitea: Birgit Wentsch
Koruaren zuzendaritza: Esteban Sanz Vélez
Zuzendari laguntzailea: Elena Kalabakos
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Kantabriako Koru lirikoa
Iraupena: I. zatia: 1h 36' - atsedena - II. zatia: 36'