Pianoa eta gitarra. Jazz eta flamenkoa. Chano Domínguez-ek eta 'Niño' Josele-k beren lehen elkarlana Baluarten aurkeztuko dute, diskoa denboraldiko gertaera handienetarikoa izanen dela. Batasun honen babesle den Fernando Trueba ekoizlearen aburuz, piano eta gitarraren bi jenio hauek elkar topo egitera behartuta zeuden: bere artearen osotasunean dauden bi musikari irekiak, elebidunak, hirueledunak… Bagenekien asko zirela bi artista hauek elkartzen zituzten gauzak: flamenkoa, Bill Evans, Bebo Valdés… Bata Atlantikotik, bestea Mediterraneotik, jazzetik flamenkora eta flamenkotik jazzera doan bidea ibili dute, eta bat egiterakoan harago doan zerbait sortu dute, “XXI. mendeko musika klasikoa”. Mugak eta etiketak erortzen ikusi duen aro bateko musika; eta topaketa berezi honetan Musika, soinua, edertasuna eta dotoretasuna beste edozein gogoetaren gainetik nagusitzen direla.