¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
SantasPascuas Jaialdia
26 abendua, astelehena 19:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Los Bolígrafos S.L.

Christina Rosenvinge + Anari

Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izan dadin jaio da SantasPascuas Jaialdia: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz.
 
CHRISTINA ROSENVINGE
Madrilen finkatutako familia danimarkar batetako alaba da Christina Rosenvinge. 80. hamarkadan pop-a ezagutu zuen 'Movida' famatuaren lehendabiziko kontzertuetan ohikoa bilakatuz. Garai hartan proiektu ezberdinetan murgildu zen: Ella y los Neumáticos, Alex y Cristina edota Christina y Los Subterráneos.1999an New Yorkera joan zen bizitzera, eta bere ibilbidean aldaketa sakon bat ekarri zuen horrek, Steve Shelley eta Lee Ranaldo (Sonic Youth) bezalako artistekin hainbat kolaborazio egin eta kritika bikainak jaso eta gero. 2015ean Lo Nuestro argitaratu zuen (El Segell del Primavera), era guztietako pertsonaien inspirazioa jaso ostean: Luis Cernuda, Louise Bourgeois, Nikola Tesla, New Order, Franco Battiato, Bill Callahan edota Yoko Ono.
 
ANARI
Anari Alberdi 1970an Azkoitian (Gipuzkoa) jaiotako abeslari eta musikagilea da. 1997an debuta egin zuenetik bost diska kaleratu ditu, eta Petti abeslari nafarrarekin batera egindako seigarren diska bat ere badu.Bere abestien hitzak ederrak bezain gogorrak izan ohi dira, zuzenak beti, mingarriak askotan eta zehatzak bezain argiak. Bere ahots etsia, ia itogarria sumatzen dugu zenbaitetan, baina gertukoa da beti. Metafora zalea, harremanen ezinegona eta larritasuna bikain islatu ohi ditu. Poesia pertsonala hor dago beti bere abestietan, lazgarri, goxo... barru-barrutik ateratako poesia basati eta bukolikoa muturreko rockarekin ezkonduta. Kritika ezin hobeak jaso izan ditu, eta PJ Harvey, Cat Power edota Nick Caven zantzuak antzeman izan dituzte bere lanetan.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.