Urtero Gabon-egunetan gospel-musika hitzorduari leial, Jazzy Leap taldeak kontzertua aurkezten du Baluarten. Emanaldian espiritualak a capela (Joshua Fit the Battle of Jericho) eskainiko ditu, hala nola bertsioak gospel musika beste estilo batzuekin nahastuz (Oh, Happy Day!, This Little Light of Mine – Pop/Rock; Joyful, Joyful – Funk), Jazzy Leap Band-aren eskutik Andoni Arcilla: pianoa, ahotsa, moldaketak eta zuzendaritza; Alberto Arteta: saxoa; Luis Giménez: gitarra; Óscar Muñoz: baxua; Rubén Sánchez: bateria). Kontzertuan ere gabon-abestien inguruan jazz moldaketak (Let It Snow!, I Heard the Bells, Santa Claus Is Coming to Town edo White Christmas), hauetan swing musika protagonista izanen dela. Gainera, hainbat Gabon-kanta a capelan interpretatuko ditu Jazzy Leapek. Nabarmentzekoa Begoña García, Ana Irigoyen eta Álex Martínez bakarlarien partaidetza.