¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Dantza
22 apirila, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Cirque Éloize

'Rain. Zure begietan euria bezala'

Zirkua, antzerkia, musika eta dantza bateratzeko era berri eta harrigarria aurkezten duen Rain. Zure begietan euria bezala ikuskizuna Baluartera helduko da Cirque Éloize kanadiar konpainiaren eskutik. Daniele Finzi Pasca artista suitzarrak zuzenduta, Rain-ek haur-oroitzapenari buruzko istorioa biltzen du, denborari indarrez kendutako eta betirako izoztutako momentuak. Ikuskizunean akrobatak, musikariak eta aktoreak nahasten dira, umore, itxaropen eta alaitasunez beteriko haur malenkoniaren giroan, Auditoriumean euria ari duen heinean. Berezko sei ekoizpenekin, Cirque Éloizek 3.000 emanaldi baino gehiago eskaini ditu bost kontinenteetako 30 estatu eta 300 hiritan. Konpainiaren originaltasuna ikuskizun guztia osatzen duten eszenaratze, dokoratu, argiztapen, jantzi eta musikan dago.

Sortze eta zuzendaritza: Daniele Finzi Pasca
Sortze Ekoizlea: Julie Hamelin
Cirque Éloize konpainiaren zuzendari artistikoa: Jeannot Painchaud
Akrobazia-saioak: Krzysztof Soroczynski
Musika konposizioa: Maria Bonzanigo eta Lucie Cauchon
Eszenografia: Guillaume Lord
Jantzi diseinatzailea: Mérédith Caron

Talde artistikoa: Natalia Adamiecka, Jocelyn Bigras, Nicolas Boivin Gravel, Ashley Carr, Leilani Franco, Émilie Grenon Emiroglou, Jean-Philippe Labelle, Nadine Louis, Sandrine Mérette, Bartlomiej Pankau, Samuel Roy, Anna Ward, Jacek Wyskup

 

* Iraupena: 2 ordu (atsedenaldiarekin)

Puntualtasuna eskatzen da. Behin emanaldia hasita ezin izango da aretoan sartu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.