¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Dantza-antzerkia
26 urria, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Cirque Éloize y Teatro Sunil

'Nebbia'

Rain. Como lluvia en tus ojos obrarekin 2009ko apirilan lortutako arrakastaren ondoren, Cirque Éloize kanadiar konpainia Baluartera itzuliko da Nebbia bere ikuskizun berriarekin. Nebbia-k amets eta irudipenen mundua behatzen du eta unibertso poetiko eta sentsual batean murgiltzen du ikuslegoa, modu gozoan akrobazia eta antzerkia nahastuz. Laino artean errealitatea amets bilakatzen da, dena posible bihurtzen da; baina laino artean zeure burua galdurik nabaritzen duzu eta ezustekoei aurre eman behar diezu. Daniele Finzi Pasca artista suitzarrak idatzi eta zuzendutako obra hau Cirque Éloize eta Teatro Sunil-en arteko koprodukzioa da. Konpainiak zirku-arte, musika, dantza eta antzerkiaren arteko konbinazio harrigarri eta burutsua gauzatzen du. Berezko sei ekoizpenekin, Cirque Éloizek 3.000 emanaldi baino gehiago eskaini ditu bost kontinenteetako 30 estatu eta 300 hiritan. 3 milioi pertsona baino gehiagok bere ikuskizunen bat ikusi dute.


Autore eta zuzendaria: Daniele Finzi Pasca

Talde artistikoa: Evelyne Allard, Jean-Philippe Cuerrier, Stéphane Gentilini, Catherine Girard, Evelyne Laforest, Gustavo Lobo Alves da Fonte, Gonzalo Muñoz Ferrer, Joseph Pinzon, Felix Salas, Andrée-Anne Gingras-Roy, Nicola Marinoni


* Iraupena: 50' –atsedenaldia– 55'

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.