Ven a mi cumple ikuskizun handiak Clan telebista-kateko pertsonaiarik maiteenak elkartzen ditu, Clan telebista-saioak dibertsioa eta fantasia eskaintzen hamar urte daramatzala ospatzeko. Urtebetetze-festan izango dira, besteak beste, Pocoyo, Elly eta Pato, Caillou eta bere amona, Maya erlea eta Willy, Heidi, Sendokai telesaileko Zak, eta, aurkezle gisa, Lunniak. Urte hauetan guztietan, TVE etxeko haurrentzako kanalak pertsonaia ugari sortu ditu, milioika haurrentzat benetan maiteak. Orain, pertsonaia horien urtebetetze-festara etorri ahal izango dute haurrek, eta kandelak itzaltzen lagundu ahal izango diete.