Espainiar antzerkiaren bi munstro eskuz-esku, ama eta semea bezala, Santiago Carlos Oves argentinarraren komedia batean. Amak laurogeita bi urte ditu eta Jaime semeak, berrogeita hamar. Oso mundu desberdinetan bizi dira biak. Jaimek badu emakumea, bi seme, etxe ona, bi kotxe eta zaindu beharreko amaginarreba. Bere ama bakarrik oso ondo moldatzen da eta bere zahartzaroa duintasunez darama. Baino halako egun batean ustekabea gertatzen da: Jaime langabezian geratzen da. Egoera penagarriak bere iruzurretik esnatu arazten dute Jaime… Antzerki-lanaren aktoreen hitzetan, ikusleek “irribarre-zelofan batean bildutako zirrarez betetako saskia daramate. Baina ez da komedia iruzurgilea ezta minbera ere. Guretzat, ordu eta erdiko jolas-parkea da emanaldia. Eta mendetasun-sortzailea da erabat!". Baluarteko ikusleak jakinaren gainean daude…
Egilea: Santiago Carlos Olves
Bertsioa: Jordi Galceran
Zuzendaritza: Juan Echanove
Eszenografia eta Jantziak: Ana Garay
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
Aktore-zerrenda: Maria Galiana eta Juan Echanove
* Iraupena: Ordu bat eta 30 minutu