Coshiva, abeslaria eta konpositorea izan eta instrumentu anitz jotzeaz gain, alderdi askori heltzea lortzen duen kanta-idazle sakona da. Bere abestiak oso landuta daude eta pop erakargarritasun handia dute. Bere egoitza Vienan, Austrian, izan arren, Salzburgokoa da, eta berariazko merkatuak Austria eta Alemaniakoak ditu, baina bere musika askoz ere publiko zabalagoarengana irits dadin tematuta dago, ingelesez abestuta. Bere musikan, kidetasun garaikideko izaera nabaria senti daiteke.
Hau da prentsak Coshiva-ri buruz dioena:
"Salzburgoko abeslari eta konpositore hau originaltasunez, positibotasunez eta bibrazio onez beterik dago, musikalki zein pertsonalki. Pianoa, gitarra, mandolina, ukelelea jotzen ditu, eta publiko mota orori zuzentzen zaio, goza dezan, atsegingarri izan dakion, emanaldietan aritzeko bere modu freskoari esker, entzuna izatera eramaten duena”
"Bere abesti berriek, puxika handi batek bezala, dibertsioaz gozatzera eta bizitza besarkatzera gonbidatzen dute. Beste kanta batzuk, Best Friends edo "Sunday Afternoon", kasu, pop adimentsua dira, oro har musika ona indar handiz eta bihotzarekin ekoiztua... batik bat, oso itsaskorra. Artista izugarria, kapitulu berri bati ekiteko prest.”
Bere Sunday Afternoon singlea 33. postura iritsi da Austriako zerrendetan, eta, egun, Erresuma Batuko zigilu baten bila dabil bere lana banatzeko.