¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Dantza
8 azaroa, igandea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Cubako Nazio Balleta

'Giselle'

Cubako Nazio Balletak Baluarte lehenengoz bisitatuko du besopean Giselle koreografia ekarriko duela, estilo erromantikoaren balletaren obra klasiko handienetariko bat. Jean Corali eta Jules Perroten jatorrizko koreografian oinarrituta, Konpainia 1948an sortu zenetik zuzendaria den Alicia Alonsoren lana da hau. Gisellek garrantzi esanguratsua dauka konpainiarentzat, obra honekin, eta Alicia Alonso bera protagonista zuela, Cubako Nazio Balleta dantzaren nazioarteko-esparrura hedatu baitzen. Alonso koreografia honen rol nagusian debuta 1943an egin zuen New Yorkeko Metropolitanen, artista-pertsonaiaren arteko erlazioaren jatorri eta mito baten hasiera izandako gau gogoangarrian. Cubako Nazio Balletak izen handiko sariak lortu ditu, besteak beste, Cubako Errepublikaren Orden Félix Varela eta 1966ko Parisko Grand Prix de la Ville, Giselle obraren koreografia-bertsio eta Alicia Alonsok egindako interpretazio pertsonalarengatik.


Koreografia: Alicia Alonso
Musika: Adolphe Adam
Diseinuak: Salvador Fernández
Lehen dantzariak: Joel Carreño,  Anette Delgado, Bárbara García, Víctor Gilí, Viengsay Valdés

Iraupena: I. Atala: 50´–atsedenaldia– II. Atala: 52´

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.