¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
3 maiatza, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Danni Leigh

Country musika

Country garaikidearen ahots onenetarikoa duen Danni Leigh-ek Baluartera bere musikaren energia guztia ekarriko du, eguneroko bizitzaz hitz egiten duten letra propioekin eta beste batzuren musikekin. Virginiako herrixka batean jaiotako abeslari iparamerikar hau “artista bihurri, inkonformista, jatorra eta berritzailea” da, diskoaren sustapenean adierazten dutenez. 29 Nights (1998) eta A Shot of Whiskey and a Prayer (2001) plazaratu ondoren, amerikar konpainia independente handiena den Audium bere ibilbidean gurutzatu zen: fitxatu egin zuen eta Divide and Conquer (2001) bere ametsetako diskoa egiteko baimen osoa eman zion, seguru asko bere lanik pertsonalena, baina amerikar musika herrikoiaren tradizioan bere erroak sakonki hondatzen dituena. Erakargarri eta zaindutako irudi batekin –erabat cowboya–, abeslari country honen musika Patsy Cline famatuaren eragina eta Dwight Yoakam-en bizitasuna nahasten ditu; honekin batera eszenatokian pasioa erakusten du. Masquerade of a Fool (2007) laugarren diskoa plazaratuta eta bosgarrena sortze prozesuan, Danni Leigh nazioarteko mailan finkatu da. Dudarik gabe, 2013-2014ko Musiketan zikloari amaiera ezin hobea emateko hitzordua da hau.

DANNI LEIGH - Gitarra, ahotsa
MIKE McKENZI - Gitarra

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.