Filmaren proiekzioa Expofamily azokaren baitan
22 maiatza, igandea
11:30etan. · Besteak
Antolatzailea:
Brandok Comunicación
'D'Artacán y los tres mosqueperros'
Expofamily familiaren azokaren laugarren edizioaren baitan, Baluarteko Corona Aretoan D 'Artacán y los tres mosqueperros animaziozko filma proiektatuko da. Toni Garcíak zuzendu eta Apolo Filmsek Nafarroan duen egoitzatik ekoitzitako lanak 80ko hamarkadako telesail enblematikoaren protagonistaren gorabeherak eguneratzen ditu. Manel Gil-Angladak konposatutako film honen musika Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 2020ko ekainean Baluarten bertan grabatu zuen Vanessa Garde zuzendari nafarraren batutapean.
Emanaldirako sarrera bakoitzak 2 euro balio du eta NICDO sozietate publikoak Expofamily azokan lehen aldiz izango duen standean eros daitezke.