Baluarte Espainiako antzoki eta auditorium entzuetsuenetan David Bisbalek eskainiko duen bere lehenengo bira akustikoaren eszenatokia izanen da Iruñean. Aukera aparta Almeriako abeslariaren diskografiaren arrakasta handiak zuzenean entzuteko, orain arte sekula interpretatu ez diren bezala. Bisbalek moldaketa berriak dituen errepertorioa aurkeztuko du; moldaketok giro ezezaguna emango diete Bisbalen abestiei, soinu garbia eta barne-barneko giroa eskaintzen dituen formatu batean. Gitarra akustiko eta espainiarrek, isats-piano batek, kontrabaxu batek eta haize eta perkusioko instrumentuek osatutako musikari talde baten babesa izango du Bisbalek Baluarteko eszenatokian.
Hamar urteotan, abeslariak lau disko plazaratu ditu: Corazón Latino, Bulería, Premonición eta Sin Mirar Atrás, hauekin 4,5 milioi diska baino gehiago saldu eta lau mundu bira handi egin dituela. Soilik azkeneko urtean ehun kontzertu inguru eskaini ditu eta Espainia, Estatu Batuak, Argentina edo Mexiko bezalako herrialdeetan musika zerrendetan lehen postuak lortu ere. Azken hamarkadako artista espainiar nazioartekoenak mundu osoan musika industriak emandako 50 sari baino gehiago lortu ditu, haien artean Latindar Grammy bat, bi Ondas Sari eta zenbait Latindar Billboard.