Dantzaren emanaldia
16 maiatza, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Basoa Producciones
D'Étoiles festa
EMANALDIA BERTAN BEHERA GERATU DA
COVID-19 izenarekin ezagutzen den gaixotasunak Estatu mailan sortu duen osasun larrialdiaren luzapena dela-eta, Classic Stage sustatzaileak D'Étoiles festa dantza emanaldia bertan behera uztea erabaki du.
Erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo dela jakinarazten da. Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
Ikuskizun aparta Bolshoi, Mariinsky eta Scala Milano Antzokietako, eta San Francisco Ballet, Kremlin Ballet eta Russian Classical Ballet konpainietako munduko izarrekin. Dantzariek dantza klasikoko Pas de Deux eder eta adierazgarrienetariko batzuk eskainiko dituzte. Evgeniya Bespalova dantzari famatuak sortutako emanaldia dantza klasikoko errepertorio handiaren maisu-lanekin osatzen da; beste batzuen artean, Marius Petipa, Vasily Vainonen, Lev Ivanov, eta baita Mikhail Fokin eta Alexander Gorsky koreografoen hainbat lanekin.