2018ko Flamenco on Fire Jaialdia
26 abuztua, igandea
21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Flamenco On Fire Fundazioa / Flamenco Live Worlwide AIE. Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa
Diego 'El Cigala'
'Hiru gitarra eta ahots bat'. Diego del Morao, Josemi Carmona eta José Suárez 'Paquete'-rekin
Ramón Jiménez Salazar izenarekin jaioa, bataiarrian berean familian piztutako ika-mika baten ondorioz esaten zaio Diego, eta Cigala, berriz, Losada anaiei esker. Madrildar petoa, Rastrokoa bertakoa, sehaskan bertan hartu zituen oinordetzan talentua eta oihartzuna. 12 urtean irabazi zuen lehen saria, eta gero, ezin konta ahala sari ospetsu jaso ditu ibilbide luzean, arte munduan egindako bide tatxarik gabearen erakusgarri.
Nazioartean ere ospetsua, 10 disko-lanetan isuri ditu bere maisutasuna eta gustua, munduko genero eta musikak nahasterakoan. Lan horiek sekulako aitortza jaso dute.
Diegok ikuskizun berria ekarriko digu, Iruñean bertan estreinatzeko, bere sustrairik flamenkoena eta grinatsuena ardatz hartuta, egungo gitarra flamenkoaren hiru gitarra-jole gailenek lagunduta. Izan ere, Diego del Morao, Josemi Carmona eta Juan José Suárez Paquete izanen ditu bidelagun, palo tradizionaletan eta kantu handietan barna eginen duen bidaia sakon horretan, hiru gitarra paregaberen elkarrizketak ederki babestuta.