Arrakasta handiena lortu duen musikaletako bat
20 apirila, ostirala
18:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Lets Go Company
Dirty Dancing
Babyk eta Johnny Castlek osatutako bikotearen istorio zirraragarriak zinema-aretoetako pantailak hartu zituen 80ko hamarkadaren amaieran, eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar saria jaso zuen. Oraingoan, agertokietara igoko da berriro antzerki-musikal bilakatuta, hogeita hamar bat aktore, abeslari, dantzari eta musikariren eskutik, Hungry Eyes, Hey! Baby, Do you Love Me, (I’ve Had) The Time of My Life klasikoen eta beste hainbat abestiren melodia eta erritmo ahaztezinekin.
Esperientzia handiko Federico Belloneren zuzendaritzapean, Jennifer Greyk eta Patrick Swayzek iraganean eragindako emozioekin beteko du musikalak agertokia. Musikalaren bilbeak publikoa liluratuko du; 1963ko udan, Frances 'Baby' Houseman, 17 urteko neska gaztea, harrapatuta sentitzen da, familiarekin batera Catskillgo mendietan (New York) igarotzen ari den opor monotono eta aspergarrietan. Hala ere, egoera aldatu egingo da, hoteleko festa batean Babyk Johnny Castle dantza-irakasle eder eta famatuarekin topo egiten duenean.
* IRAUPENA: 2 ORDU ETA 15 MIN. (atsedenaldiarekin)