¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Arrakasta handiena lortu duen musikaletako bat
21 apirila, larunbata 18:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Lets Go Company

Dirty Dancing

Babyk eta Johnny Castlek osatutako bikotearen istorio zirraragarriak zinema-aretoetako pantailak hartu zituen 80ko hamarkadaren amaieran, eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar saria jaso zuen. Oraingoan, agertokietara igoko da berriro antzerki-musikal bilakatuta, hogeita hamar bat aktore, abeslari, dantzari eta musikariren eskutik, Hungry Eyes, Hey! Baby, Do you Love Me, (I’ve Had) The Time of My Life klasikoen eta beste hainbat abestiren melodia eta erritmo ahaztezinekin.
 
Esperientzia handiko Federico Belloneren zuzendaritzapean, Jennifer Greyk eta Patrick  Swayzek iraganean eragindako emozioekin beteko du musikalak agertokia. Musikalaren bilbeak publikoa liluratuko du; 1963ko udan, Frances 'Baby' Houseman, 17 urteko neska gaztea, harrapatuta sentitzen da, familiarekin batera Catskillgo mendietan (New York) igarotzen ari den opor monotono eta aspergarrietan. Hala ere, egoera aldatu egingo da, hoteleko festa batean Babyk Johnny Castle dantza-irakasle eder eta famatuarekin topo egiten duenean.



* IRAUPENA: 2 ORDU ETA 15 MIN. (atsedenaldiarekin)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.