Gure idazle garrantzitsuenetako baten irudia berreskuratu du Centro Dramático Nacionalek: Ramón María del Valle Inclán. Villanueva de Arosan 1866an jaioa, XX. mendeko antzerki espainiarraren berritzaile nagusi bezala hartzen da. Antzerkilari, ipuinlari eta poeta, probokatzaile eta bitxia, bere estilo literarioak hasierako modernismo oparotik eta espresionismo heldutik, esperpentoaren sorreraraino aldatzen joan zen. Divinas Palabrasekin Comedias Barbarasekin hasitako sorrera dramatikoaren prozesuari amaiera ematen dio. Lan honekin lizunkeria edo zikoizkeria bezalako pasioek mugitutako pertsonaiak jorratu nahi zituen. Gizakiaren nortasunaren ezagun, ulerkorra eta zenbaitetan gupidatsua ere izan pertsonaien tratamenduan. Centro Dramático Nacionalaren produkzio berri hau Madrilgo Valle Inclán antzoki berrian estreinatuko da 2006ko urtarrilaren 26an. 1988an "Espainiako antzerki eta operaren garapenaren alde egindako lanarengatik" Antzerki Sari Nazionalaren irabazlea den Gerardo Vera zentroko zuzendariaren eskutik dator obraren zuzendaritza.