Zenbait zatitan banaturik dagoen olerki hau, 1935ean idatzi zuen Federico GarcÃa Lorcak. Askotan erabili zuen emakume ez ugalkorraren gaia erabiltzen du berriro ere Lorcak, oraingo honetan, senargabe baten istorioa kontatzeko. Oso ongi ezagutzen du Miguel Narrosek Lorkaren antzerkigintza, bere testu nagusiak antzeztu baititu. Honetan, gaitasun eta xarma ezin hobea daukan antzezleak lagunduta dator Doña Rosita aurkeztera, Verónica Forqué, hain zuzen.