¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musika
22 urria, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: CERSA Ekoizpen Musikalak

Dúo Dinámico

50. Urteurren Bira

Manuel de la Calvak eta Ramón Arcusak, Dúo Dinámico bikoteak, Baluarten abestuko dute urriaren 22an. Kontzertu bakarra, luzaroan zain egon ondoren; bertan, artista ezagun eta beteranoek azken 50 urteetan musika latinoaren munduan pop-rockaren figura nagusienen artean kokatu dituzten abesti handietako asko interpretatuko dituzte. Dúo Dinámico bikoteak oso abesti ospetsuak ekarriko ditu gogora, besteak beste, Quisiera ser, Somos jóvenes, Perdóname, Eres tú, Como ayer, Balada gitana, Lolita, Mari Carmen, Tú vacilándome edo Resistiré.

1959ko irailaren 9an beraien lehen lana kalera irten zenetik, ia 300 grabazio egin dituzte, 17 abestik lortu dute zerrendetako lehenengo postua, 20 milioi disko saldu dituzte, ehunka aldiz agertu dira telebistan, eta milaka kontzertu eskaini dituzte Europan eta Amerikan. Beraien abestietako askok, beraiek abestuta edo beste interpretatzaile batzuek abestuta, sari ugari lortu dituzte lehiaketa eta jaialdietan, besteak beste, 1968ko Eurovisión saria, La, La, La abestiarekin.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.