¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Broadway-ko musikala
27 ekaina, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: STAGE ENTERTAINMENT

Ederra eta Piztia

Ederra eta Piztia Espainiako ikusleak maitemindu dituen lehenengo musikal handia da. Ikusleak musikalaren generora hurbildu dira Broadwayko ekoizpen handiaren kalitateak eta ikusgarritasunak erakarrita, eta mezu unibertsala duen maitasun-istorio zirraragarri hau gogoan izanda: edertasuna barruan dago.

Aktoreen zerrenda bikaina da. Ignasi Vidalek Piztiaren papera interpretatzen du, Talía del Val Ederra da, Raúl Peña Lefou eta Roger Berruezo Gastón. Dekoratu itzelak, jantzi liluragarriak eta ipuineko pertsonaiak errealitate bihurtuta. Hori dela eta, ikuskizuna aparta da, irudimenez eta fantasiaz betea. Ikuslea inoiz kontatutako istoriorik erromantikoenean murgiltzen da.

Disneyko film arrakastatsu eta sarituenetakoa du oinarri. Alan Menkenen musika paregabea du (bi Oscar sariren irabazlea, abestirik onenari eta jatorrizko musikarik onenari emandakoak), eta letrak Tim Ricerenak dira.

Ederra eta Piztia nazioartean arrakastarik handienetakoa izan duen musikala da. Mundu osoan 35 milioi ikusle baino gehiago hunkitu egin dira denboran irauten duen Disneyren klasiko handi honekin.

Orain, eszenaratze ikusgarriaren magia lehenengo bira nazionalean ikusiko dugu. Ederra eta Piztia 17 hiritara baino ez da iritsiko, Iruñea horien artean. Eta zuk galduko duzu? Magia aurkitu…

Hau esan du kritikak:
“Ederra eta Piztia, fantasia jaialdia” ABC
“Ikusle guztiak liluratzen jarraitzen duen istorioa” EL MUNDO
"Oso ondo egina, oso txukuna, oso ederra..." Guía del Ocio
“Ikuskizun handia, letra larriz idatzita” RNE

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.