Jarduera euskaraz eta fangeraz
12 abendua, asteartea
17:30etan. · Bulevar
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernuko Bake, Elkarbizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Ekuatore Gineako ipuinak, jolasak eta abestiak
9 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ikuskizun parte hartzailea, ipuinak, jolasak eta abestiak biltzen dituena. Familia osoa bertaratu daiteke, familian gozatzeko jarduera baita Idoia Sanchezek eta Estrella Ndongek eskaintzen dutena. Ekuatore Gineakoa da Estrella Ndong eta berak txikitan entzundako ipuinak eta gozagai izandako jolasak jarriko dituzte bertaratzen direnen eskura.
Afrikako herrialde honetako aisi-jolasak eta bertako fangera hizkuntza ezagutzeko aukera izango da, ipuinak eta jolasak euskaraz eta fangeraz kontatuko dituzte.