El Cascanueces ipuinak mundu magiko eta alai batera garamatza, Gabon gauean kokatzen den istorio honek bi haur protagonisten fantasia pizten duela. Literatura musikalaren klasiko hau definitzen duten adjektibo guztiak ekoizpen original eta egoki honetan errepika daitezke, kontaketaren argumentu klasikoa eta Chaicovskik idatzitako musika fideltasun dezenterekin jarraituz. Sarritan antzeztutako gabonetako ipuina espresio forma berriarekin aurkeztuko da oraingoan: birtuosismo, emozio eta musikaltasun leunaren nahastea. Txinako Dalian Ballet Akrobatikoaren El Cascanueces akrobazia eta dantzaren arteko fusio perfektua da. 37 dantzari-akrobatek klasiko honen ikuspegi berri bat eskainiko dute. Elurra eta Gabonetako opariak izanen dituen eszenaratzeak istorioaren alde magiko eta fantastikoa nabarmentzen ditu; izan ere, konpainai honen partaideek taula gainean egiten dutena benetako munduari ez dagokio.
* Iraupena: 50' –atsedenaldia– 50'