EL CLUB DE LA COMEDIA bezalako programek telebistan izan duten arrakastak, gisa honetako ikuskizunak ugaritzea suposatu du. Asko dira orain gizon eta emakumeak egunerokotasunaz mintzatzen agertzen diren programak. Iparramerikatik ekarritako formula honetan, aktoreak beti barre egiteko prest dagoen areto bizi eta lagun bati egin behar dio aurre minutu batzuez. Gaurkotasunez betetako testua bat da beti, oinezko hiritarrak hurbil sentitzen duena. Eta hortxe dago gakoa, kontatzen diguna bizitza bezain erreala dela sinestarazi behar baitu aktoreak. Aktoreek telebistarekin dituzten konpromezuak direla eta azken ordurarte ez dugu jakingo nortzuk izango diren Baluarten. Hau da egun EL CLUB DE LA COMEDIArekin lan egiten duen antzezle taldea: Miguel Nadal, Quequé, Goyo Jiménez, AgustÃn Jiménez, Alexandra Jiménez, Félix Alvarez, Bermúdez, Eduardo Aldán, Ãngel MartÃn eta Fernando Albizu.