Musikala
21 azaroa, larunbata
21:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Letsgo Company
El Guardaespaldas
IKUSKIZUNA ATZERATZEN DA
COVID-19ak eragindako egoeraren bilakaera aldakorraren aurrean eta Gobernuak ezarritako edukiera mugaketa dela eta, LETSGO ekoizleak Baluarten heldu den azaroan iragarritako El Guardaespaldas musikalaren emanaldiak atzeratzea erabaki du. Zehazki, ikuskizuna 2021eko otsailaren 24tik 28ra gure Areto Nagusian ikusi ahalko da.
Azaroko emanaldietarako sarrerak data berrirako balio dute, eserlekua, asteko eguna eta ordutegi berdina mantenduz. Halere, otsaileko emanaldi berrira joan ezin duenak sarreraren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal du. Sarrerak internet bidez eskuratu zituztenek
administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz. Otsaileko saioetarako sarrerak Baluarteko txarteldegian eta
www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke.
Londresko West End-en egonaldi arrakastatsuaren ostean, El guardaespaldas musikala biran dago Espainiatik. Kevin Costner eta Whitney Houston protagonista izan zituen izen bereko (euskaraz Bizkartzaina) filman oinarrituta, musikal honek Rachel Marron pop superizar handiaren historia biltzen du: dei anonimo eta mehatxagarriak jasotzen hasiko da eta, ondorioz, segurtasunean aditua den Frank Farmer bizkartzain kontratatuko du. Pixkanaka elkarren artean maitasuna sortuko da...
Baluarteko emanaldietan Octavi Pujades (Frank) eta Chanel Terrero y Khaoula Bouchkhi (Rachel) izango ditu protagonistak. Ez dira faltako I Will Always Love You abesti gogoandarria -kanta hura emakumezko baten singlerik salduena izan zen-, edo I wanna dance with somebody, Run to you eta I have nothing kantak.