¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musikala
13 ekaina, larunbata 18:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Letsgo Company

El Guardaespaldas

 
IKUSKIZUNA ATZERATZEN DA
 
Covid-19 -ak eragindako osasun-krisia dela eta, aretoetan gehieneko edukieraren 1/3ra murriztu beharragatik, El Guardaespaldas musikaleko sustatzaileak ikuskizuna atzeratzea erabaki du, azaroaren 18tik 22ra hain zuzen ere. Sarrerak data berrirako balio dute. Halere, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa abian dela jakinarazten da. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko, baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
 
 
Londresko West End-en egonaldi arrakastatsuaren ostean, El guardaespaldas musikala biran dago Espainiatik. Kevin Costner eta Whitney Houston protagonista izan zituen izen bereko (euskaraz Bizkartzaina) filman oinarrituta, musikal honek Rachel Marron pop superizar handiaren historia biltzen du: dei anonimo eta mehatxagarriak jasotzen hasiko da eta, ondorioz, segurtasunean aditua den Frank Farmer bizkartzain kontratatuko du. Pixkanaka elkarren artean maitasuna sortuko da...
 
Baluarteko emanaldietan Octavi Pujades (Frank) eta Chanel Terrero y Khaoula Bouchkhi (Rachel) izango ditu protagonistak. Ez dira faltako I Will Always Love You abesti gogoandarria -kanta hura emakumezko baten singlerik salduena izan zen-, edo I wanna dance with somebody, Run to you eta I have nothing kantak. 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.