Elvis Presley musikari apartaren espiritua Baluarten nabaritu ahal izango da Greg Miller abeslari eta aktore iparramerikarraren eskutik, askorentzat rock-aren erregearen “arima semea” eta orain hogeita hamalau urte desagertutako artista antzeratzen onena. Miller-ek Elvis Presley, The King Story. Musikala aurkeztuko du, Elvis-en bizitzan eta arrakasta handietan oinarritutako ikuskizuna, bertan Miller eta Presley-ren arteko harremana erakusten duten grabaketa ezezagunak proiektatuko direla. Greg Miller-ek bere idoloaren azkeneko zazpi urteak gertutik ezagutzeko parada izan zuen eta bi hamarkada inguru daramatza rock-and-rollaren erregea grinaz imitatzen. Elvis Presley, The King Story. Musikala ikuskizunean Love me tender, Blue moon, It’s now or never, Viva Las Vegas edo Don’t be cruel abestiak eskainiko ditu, besteak beste. Musikal honen historia kontatzeko, eszenatokian hamabi bat dantzari, abeslari eta aktorek lagunduko dute Greg Miller, hala nola orkestra txiki bat eta koru misto bat baita ere. Historiako musikaririk garrantzitsu eta esanguratsuena oroitzeko aukera paregabea izango da, dudarik gabe.
Zuzendaritza eta dramaturgia: Juan Carlos Martín eta David Barry