Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Iruñeko Udalak antolatzen dituen ospakizunen barne, Teatro Pikor konpainiak Ellas bailan solas antzerkia Baluarten taularatuko du. Regina eta Antonia ditugu Ellas bailan solas emanaldiaren protagonistak: biek alde egin dute egoitzatik eta beren gurpil-aulkien gainean, hiriko kaleak zeharkatu dituzte esperientzia berrien bila. Egoitzako begiraleak Regina eta Antoniaren bila dabiltza, baina bi hauek erabaki dute dagoeneko: beren promes eta ametsak betetzera doaz eta hauxe da beren momentua.