Duela urte pare bat, Irakeko gerraren erdian, Bagdadeko Liburutegian izan zen milioi bat libururen suntsipena da Comediantsek eta Joan Font zuzendariak Las mil y una nochesen ikuspegi berri hau egiteko aukeratu duten abiapuntua. Gani Mirzo siriar jatorriko kurduak egoerarako idatzi duen zuzeneko musikak ezinbestekoa den ekialdeko giroa ematen dio ikuskizunari. Urrutiko ekialdea Bi antzezlanarekin jorratu ostean, hurbileko ekialdea itzultzen dira orain kultura hura mendebaldeko begiekin ikusteko. Las mil y una nocheseko ipunetan ez dira erotismoa, biolentzia eta krudeltasuna faltako. Eszenatokiak suak kiskaltzen ari duen liburutegi bat islatu egingo du, irudimenezko iradokizun mota guztietarako bidea irekiz. Giro horretan, Las mil y una noches liburu agortezinean agertzen diren ipuin batzuk aurkeztuko dizkigute aktoreek.