Ene Kantak-en emandako positibo kasu bat dela eta, igande honetako Baluarteko emanaldia data atzeratu dugu. Data berri hori URTARRILAREN 16a izango da, igandea.
Bi emanaldietako ordutegia mantendu egingo da, hau da; 12:00etan eta 17:00etan.
Hilaren 9rako sarrera horiek era automatikoan balekoak izango dira 16rako. Beraz, ez da zuen aldetik aldaketarik egin behar.