¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Antzerkia
24 apirila, osteguna 16:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Erpurutxo

Paraiso Antzerkia

Nork ez du gogoan Erpurutxo, haur txiki eta asmotsua, anai-arreba guztiak eta familia salbatzen dituena, aita-ama desesperatuek bizibiderik ez-eta haiek basoan utzi ondoren? Belaunaldiz-belaunaldi igaro den Perrault-en ipuin entzutetsu hori bertsio eszeniko garaikidean helduko zaigu Baluartera Paraiso Antzerki konpainiaren esku. Lehenengo emanaldi hau euskaraz antzetuko dute.

Haur-antzerkian espezializatutako konpainia gasteiztar honek Erpurutxo-ren historia kontatuko du baina obra testuinguru berri batean kokatuz, egungo testuinguruan. Izan ere, adineko aita-seme batzuen harremanen bitartez aurkezten dute ipuina. Erpurutxo hau, baina, berezia da, laguntza behar duen adineko aita ahalik eta hobekien zaintzeaz arduratuta bizi da. Bitartean, aitak ameskerietara jotzen du egunerokotasunetik ihes egiteko edo, akaso, ulertzeko eta ingurukoei ulertarazteko. Gaurkotasuna eta balio unibertsalak haurrentzako zein helduentzako aproposa den lan borobil batean; seguru asko, istorio eder honekin etxeko guztiek gozatuko dutela!


Aktoreak: Tomás Fernández y Ramón Monje
Autorea eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte
Dramaturgia: Iñaki Rikarte y Tomás Fernández
Espazio eszenikoa: Ikerne Giménez
Jantziak, diseinua eta errealizazioa: Ikerne Giménez eta El Taller de Begoña
Argiztapena eta Soinua: Javier García
Argazkiak: Aitor Audicana
Musika: Iñaki Salvador
Ekoizpena: Teatro Paraíso


* Iraupena: 60 minutu

Ikuskizuna 7 urtetik gorako haurrentzat gomendatuta dago

SARBIDE ARAUAK TXIKIENTZAT

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.