¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
7 martxoa, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Errauskine

Hessisches Staatsballet
Wiesbaden-eko eta Darmstadt-eko Antzoki Nazionaleko Balleta
Hessisches Staatsballetek Hesse alemaniar estatuko hiriburuaren izena darama eta bere egoitza Estatu Operaren eraikinean dauka. Baluarten eskainiko duen Errauskine gaur egun konpainiaren zuzendari Tim Pleggeren obra da. Gure oroitzapen kolektiboan errotutako ipuin batetik aurrera, Pleggek sagu eta maitagarririk gabeko Errauskine bat proposatzen du. Koreografoak maitasunaren eta ikaskuntzaren inguruko kontaketa hunkigarria eskaintzen du. Beren etorkizuna erabaki ahal izan aurretik, Errauskine eta bere printzea zapaltzen dituzten egiturez beren burua askatu beharko dute: Errauskine, nagusikeriaz, eta printzea, familia ohitura itogarriaz. Koreografia bat prestatzen duenean bere leloa zein izan liteke beti pentsatzen duela aitortzen du Tim Pleggek. Errauskineren kasuan, “biharamuna egongo ez balitz bezala dantzatu”. Sergei Prokofiev-en partitura erromantikoak eta obra hontarako Jörg Gollasch-ek konposaturiko musikak hitzik gabe kontatzen dute eta historia eder honekin berriz ere publikoa hunkituko dute.
 
 
Koreografia: Tim Plegge
Musika: Sergei Prokofiev, Jörg Gollasch
Eszenografia: Sebastian Hannak
Jantziak: Judith Adam
 
 
* IRAUPENA: 2 ORDU (atsedenaldia barne)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.