¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Antzerki musikala
6 iraila, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Errebista iluna

"New Orleans for ever. Looking for Joséphine".
Jéróme Savaryren zuzendaritzarekin

1923. urtean, Estatu Batuetan jatorria zuen jazz talde bat Parisera iritsi zen zenbait dantzari beltzekin batera. Guztiek "Errebista iluna" osatzen zuten, laister Parisko gizartearen interesa piztu zuen ikuskizuna. Zalaparta berehalakoa izan zen. Azken finean, musikari eta dantzari horiek Parisen guztiz ezezaguna zen hizkera musikala bertaratu zuten: jazza. Berritasun horri, taldeko altxorraren lotsagabekeria gehitu zitzaion; hamazazpi urteko emakume beltz gazte batek soilik bananaz eginiko gerriko batez jantzita dantza egiten zuen ikuslegoaren harridurarako. Joséphine Baker zen dantzari hura, eszenatokian erdi biluzik agertzen zena dantza tribalak eta xelebreak keinu harrigarri eta ausarten bidez nahasteko.

2006. urtean Jérôme Savaryk, Frantziako antzerki zuzendari ospetsuak, "Errebista iluna"-ri homenaldi bat eskeintzea erabaki zuen, eta ikuskizunaren gidoi berri bat idatzi zuen Joséphine Bakeren irudia buruan zuelarik. Muntai berriak izen berdina hartu zuen, "Errebista iluna", baina ez 20. hamarkadan Parisen arrakasta itzela lortu zuen ikuskizunaren errepikapen hutsa egiteko, baizik eta garai hartako musika, pertsonaiak eta dekoratuak berriz erabiltzeko asmoarekin. Savaryk, musikari eta dantzari beltzez osaturiko konpainia eratu ondoren, pertsonai zuri bakarra eszenaratu zuen: Katrina urakanak deuseztutako New Orleans hirian "Errebista iluna" berrian Joséphine Bakeren papera bete beharko duen dantzariaren bila dabilen produktore frantses bat. Modu honetan, Savaryk jatorrizko "Errebista iluna"-ren zatiak eta jazzaren historian garrantzi handia izan duten gertaerak nahasi zituen.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.