Errusiar foklorearen izaera mantentzen jakin du urteetan zehar San Petersburgoko Militar Barrutiko Abesbatza, Baleta eta Orkestrak. “Bakearentzako Lehenengo Ejertzitoa” bezala ezaguna, 100 artistek osatzen dute. Guztien artean diziplina tinko eta zorrotza mantendu du, eta batez ere hain propioa duten antzeztu eta artea komunikatzeko modu espresiboa.
Bere programan munduko beste tokitako folklorea ere sartzen badute ere, errusiar kantu herrikoiak dira erakargarririk nagusiena, eta batez ere nazioarteko klasikoak bilakatu diren Begi beltzak, Kalinka edo Volgako arraunlariak bezalako izenburuak.
Bi sexutako 40 artistek osatzen dute baleta, horietako batzuk benetako akrobatak. Baina dantzarien trebeziari koreografia originalak eta kolorez betetako jantzitegia gehitu behar zaizkio. Dantza ukraniarra, Marinelen dantza, Soldaduen dantza edo Errusiako kanpaiak dira interpretazio dibertigarri eta ikusgarri batzuk.