Errusiar folklorearen adierazgarri nabarmenetarikoak diren Errusiar armadako Balet, Koru eta Orkestrak Baluartera itzuli dira. "Lehendabiziko bake armada" izenarekin ezaguna den talde honek disziplina zorrotzean oinarritutako ikuskizun liluragarria sortu du.
Baleta osatzen duten 40 dantzarien artean benetako akrobatak aurkitu daitezke, eta trebetasun horri koreografia bitxi eta kolorez beteriko jantziak gehitu behar zaizkio. Ukrainiako dantza, Marinelen dantza, Soldaduen dantza eta Errusiako kanpaiak izan daitezke antzezpen ezagunenak.