Espainiako Ballet Nazionalak Iruñea bisitatzen du 2 zatiz osatutako programa batekin. Lehenengoak Aires de Villa y Corte izenburua darama. 1.800. urteko Madril hiriko ibilbidea ezartzen du, garai hartako jauregi irudiak dantzen bidez gogoratzeko asmoz. Dantza lanak XVIII. Mendeko Escuela Bolera oroitarazten saiatzen da. Eskola hau ospetsu egin zen gure dantza ohituraren estilo konplexua landu zuelako, nun mugimendua kaskainetekin laguntzen zen. Bigarren lana, La Leyenda , espainar dantzako mito bati egiten dio omenaldi: Carmen Amaya. Dantzariaren biografiako zenbait mugimenduen alegoria egiten du, bizitzan zehar berarekin beti izan ziren indar, samurtasun, handitasun eta bakartasunari arreta berezia eskaniz. Bi kasuetan, Jose Antonio Baletaren zuzenariaren eskutik dator koreografia. Dantzari nagusi bezala karrera bikaina egin eta gero, 2004ean hartu zuen konpainiaren ardura.