Baluarte Fundazioa 2020/2021 Denboraldia
16 maiatza, igandea
19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Espainiako Ballet Nazionala
'Invocación'
2019ko irailean Espainiako Ballet Nazionalaren zuzendaritzan sartu ondotik Rubén Olmok diseinatu duen lehen programa da Invocación, eta Espainiako dantzaren ikuspegi globala ematen du, estilo gehienak barne hartuta, eskola bolerotik dantza estilizatura eta flamenko estilizatura. Programak barne hartzen du Mario Maya (1937-2008) dantzari eta koreografoari egindako omenaldi berezi bat, Espainiako dantzaren maisu handietako bat. Invocación programak, gainera, Rubén Olmok berak sortutako bi koreografia berri hartzen ditu: Invocación bolera, dantza bakarra kaskainetekin ezaugarri duen eskola bolero tradizionalaren funtsa eguneratzen duena, eta Jauleña, eskola boleroaren, dantza estilizatuaren eta flamenkoaren arteko zubia. Eterna Iberia lanak programa osatuko du. Antonio Najarroren koreografia da, Espainiako Ballet Nazionalak 2019ako maiatzean estreinatua.
PROGRAMA
I. ATALA
Invocación bolera (8’)
Koreografia: Rubén Olmo
Musika: Manuel Busto
Kriskitinen muntaia: Maribel Gallardo
Jauleña (10’)
Koreografia: Rubén Olmo
Musika: Manuel Busto
Eterna Iberia (22’)
Koreografia: Antonio Najarro
Musika: Manuel Moreno-Buendía
II. ATALA
De lo Flamenco. Homenaje a Mario Maya (60’)
Koreografiak: Mario Maya, Milagros Menjibar, Rafaela Carrasco, A. Rueda “Toná”, Manolo Marín, Isabel Bayón
Musika: Mario Maya, Diego Carrasco, Jesús Torres, Moraito Chico, Los del Río