Espainiako Balet Nazionala gure kulturaren dantza-konpainia enbaxadorea izan da 1978an sortu zenetik –Ballet Nacional Español izenarekin–, lehen zuzendaria nor eta Antonio Gades bera izan zelarik. Espainiako dantzaren eta haren dantza estilo guztien adierazgarri nagusia denez, kritikaren aitortza jaso du New Yorken, Japonian eta Mexikon, eta, sari asko ere jaso ditu; besteak beste, Cante de las Minas Nazioarteko Jaialdiko Arte Eszenikoen Sari Berezia, flamenkorik onena gorde eta hedatzeagatik.
Antonio Najarro (Madrid, 1975) da egungo zuzendaria. Hamaika sari jasotako dantzari eta koreografo hau dantza maisurik ospetsuenek prestatu dute eta Espainiako konpainiarik famatuenetan aritu da, hala nola Antología Baletean, Antonio Márquez Konpainian eta Aída Gómezen Konpainian, besteak beste. “Alento & Zaguán” bere-berea duen proposamena da. Najarrok, horren bidez, Espainiako Balet Nazionalaren beste bira bat erakutsiko du Flamenco On Fire 2015 Jaialdian, estetikari nahiz estiloari dagokienez, “Sorolla” azken lanaren emaitza atseginaren ondotik.
Horrela, Alento da hark dantza klasikoaz duen ikuspegia, bere jakituria koreografikoaren oroitzapena, Fernando Egozcue bikainaren partitura erritmodun eta sentiberak inspiratua. Eta Zaguán flamenkoa da, hots, Mercedes Ruiz, La Lupi eta Marco Flores gazte koreografoen hitz, estilo eta ezaugarri bereizgarrian sartzeko atea, eta era berean, flamenkoaren dama handietako baten arterako sarbidea: Blanca del Rey eta bere “Soleá del Mantón” lan magikoa. Jesus Torre konpositore eta gitarra-jotzaile ijito bikaina arduratu da musikaz, dramaturgia David Picazorena da, eta garaiko jantzi landuak, berriz, Yaiza Pinillos diseinatzaileak onduak dira.
FITXA ARTISTIKOA
ALENTO
Jatorrizko ideia eta Koreografia: Antonio Najarro
Musika: Fernando Egozcue
Jantzien diseinua: Teresa Helbig (ACME)
Argiztapen eta Eszenografia diseinua: Nicolás Fischtel (AAI)
ZAGUÁN
Koreografia:
Blanca del Rey (Soleá del Mantón)
La Lupi (Milonga eta Tangoak)
Mercedes Ruiz (Kordobako Alegríak)
Marco Flores (Seguirilla eta Guajira)
Musika: Jesús Torres
Dramaturgia: David Picazo
Jantzien diseinua: Yaiza Pinillos
Argiztapenaren diseinua: Nicolás Fischtel (AAI)